Kiroldegiko obraren esleipena egin da

Irailaren 29ko plenoan CONSTRUCCIONES APLIBUR, S.L. enpresari esleitu zitzaion kiroldegiko obra. Obra hau teilatu berria jarri, poliruetano guztiak berriztu, kantxa margotu eta kanpoko frontisari teilatua jartzea izango da. Plan foraleko diru laguntza (331.760,08€) lortu zen obra honetarako.
Obraren esleipena 470.183,65€koa izan da. Eta horretaz aparte, legeak ezartzen duen bezala, obraren zuzendaritza ere esleitu da.
Printzipioz, egun edo lan konkreturen bat ez bada tokatzen kiroldegia ez da itxiko. Eta itxi behar denean udala ahaleginduko da ahalik eta hobeen erabiltzaileei komunikatu eta eragozpen ahalik eta gutxien sortzen.