Kiroldegiko bigarren solairua nerabeen asialdirako egokituko da

Azken urteetan Udaleko Euskara eta Hezkuntza batzordeak, herriko gazte eta nerabeekin batera, nerabeen aisialdia eta hauek herrian dituzten aukera eta beharren inguruan hausnarketa egin du. Ibilbide horretatik, herriko gazte batzuek Tximista elkartea sortu zuten, beraiek direlako egokienak bertako nerabeen aisialdia koordinatzeko eta osatzeko.

Testuinguru horretan 12-16 urteko nerabeekin lan egin eta begiraleak egoteko leku bat eskatu dute. Horri erantzuna emateko, uztaileko inbertsioetarako diru txertaketan 36.768,85 euroko partida sortu zen. Orain, La Cuesta y Maza enpresari esleitu zaizkio kiroldegiko bigarren solairua egokitzeko lan hauek. Asmoa da urte hasierarako lanak hasita egotea.

Honetarako, Foru Aldundiko Garabide dirulaguntzen bitartez diru partida bat lortu da.