Kiroldegian itoginak eragin ditu azken egunotako euri-jasak

Asteburuan zehar eta astelehenean botatako euri-jasek itoginak eragin dituzte kiroldegian eta entrenamendu batzuk bertan behera utzi behar izan dira. Epe motzean arazoa konpontzea espero da eta berriro ere entrenamendu guztiak normaltasunez egitea.

Modu berean, gogorarazten da Plan Foraletik jasoko den laguntzarekin kiroldegiko teilatua osotasunez aldatu ahal izango dela datorren urtean.

Albiste gehiago