Kiroldegia itxi behar izan da asteburuko hondaketagatik

Igande arratsaldien kiroldegian sartu eta norbaitek/norbaitzuek extintoreak hustu zituzten. Ondorioz, kiroldegia itxi egin behar izan da eta garbiketa berezi bat kontratatuko da.

Horrez gain, ur parkeko kasetako atea errebentatuta dago.

Honen harira, herritar desberdinekin kontrastatu ondoren, Aramaioko Udalak erabaki du 2007, 2008 eta 2009an jaiotako mutilen gurasuekin bilera bat egitea. Helburua, azken asteburutan gertatu izan diren jokabideak aztertu/konpontzea eta, beharrezkoa ikusten bada, neurri zorrotzagoak hartzea.

Albiste gehiago →