Kiroldegia irekita egongo da martxoaren 14tik aurrera

Azken bi urteetan egoerak horrela behartuta kiroldegia itxita edo ekintza konkretu batzuetarako egon da irekita bakarrik.

Normaltasuna errekuperatzen goazen heinean, kiroldegia berriro irekitzea erabaki da, eta martxoak 14tik aurrera ordutegi honetan irekita egongo da:

Ordutegia:

  • Astelehena: 17:00-21:00
  • Asteartea: 17:00-21:00
  • Asteazkena: 17:00-21:30
  • Osteguna: 17:00-21:00
  • Ostirala: 17:00-21:30
  • Larunbata: 16:00-20:00
  • Igandea: 10:00-13:00

Nahiz eta, beti bezala, ordutegi horretako ordu batzuk elkarte eta eragile ezberdinek erreserbatuta izango duten beraien jardunerako, kiroldegia erabiltzeko aukera egongo da beti ere libre badago.

Hauek dira Ikasturte honetan libre dauden orduak momentu honetan:

  • Astelehena: 17:00-18:00
  • Osteguna: 17:00-18:30
  • Ostirala: 17:00-18:00
  • Larunbata: 16:00-20:00 (Asteburuaren arabera partidua egotea posiblea da)
  • Igandea: 10:00-13:00 (Asteburuaren arabera egotea posiblea da)

Erabilera librea da. Kantxa alokatu nahi duenak, kiroldegiko arduradunarekin egon beharko da.

Kirol instalazioan honako arau hauek bete behar dira:

Edukierak:

  • Kirol-jarduera (aire zabalean zein espazio itxietan) pertsona kopuruaren mugarik gabe egin ahal izango da.
  • Kirol-espazioetako eta aldageletako edukiera-murrizketak kendu dira.
  • Pertsonen arteko distantzia. Oro har, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen saiatuko da, pilaketak saihestuz.

Musukoa: 

  • Kanpoko espazioetan maskararen beharrezko erabilera ezabatzen da.
  • Espazio itxiak: 6 urtetik gorakoentzako nahitaezko erabilera. Salbuetsita daude:
    • Maskara erabiltzeagatik larriagoa izan daitekeen gaixotasunen bat edo arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonei, edo desgaitasuna edo mendekotasuna izateagatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenei, edo maskara erabiltzea bideraezina egiten duten jokabide-asaldurak dituztenei.
  • Aldageletan, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da etengabe, dutxa hartzeko unean izan ezik.
  • Ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea barruko espazioetan lehiaketa prestatzeko entrenamenduetan edo lehiaketetan egiten den jarduera fisikoan.

 

Albiste gehiago →