Kiroldegi atzeko hondakin berde gunea egokituko da

Kiroldegi atzean, udalak egiten dituen kimaketa, inausketa, belar mozte,… hondakin berde gune bat dago.

Aurten Arabako Foru Aldundiaren diru laguntza lerro batetik dirua lortu da eta inguru hau martxan jarri zenetik sortu diren behar praktikoetara egokitu eta berriztuko da.

Alde batetik lurra garbitu eta egokituko da, eta hau Julen Agirrek egingo du (1.004,30€). Eta beste alde batetik, Protec enpresarekin guneak hobetzeko 8.833€-ko esleipena egin da. Protec-ek erreka buelta babestuko du eta gune batzuei teilatua jarri, besteak beste, egituratzailea hobeto kudeatzeko.

Albiste gehiago →