Kirol eskaintza goizez

Aramaioko Udalak kirol eskaintza publikatu du, goizez, bi aukerekin: Pilates eta mantentze gimnasia.

Urriaren 20an hasiko dira eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago:

  • PILATES GOIZEZ: Astelehen eta asteazkenetan 09:30ean
  • MANTENTZE GIMNASIA: Astelehen eta asteazkenetan 10:45ean

Izena eman eta kuota ordaindu udaletxean urriaren 17a arte.

Albiste gehiago →