Kirol eskaintza: GHA, pilates eta mantentze gimnasia
Aramaioko Udalak kirol eskaintza publikatu du eta nahiz eta egoera berezia bizi dugun, ahalik eta normaltasun handiena mantendu nahi du ekintza ezberdinetan, segurtasun eta higiene neurriak ahaztu gabe.
Urrian hasiko dira eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago:
MANTENTZE GIMNASIA:
GAH – GAP
PILATES:
KIROLDEGIA erabiltzeko:
Aurten kiroldegia erabiltzeko aldez aurretik eskatu behar da, ez baita zabalik egongo. Eta gainera, urteko edota denboraldiko eskaera egiteko aukera egongo da, asteko egun eta ordu berean lagunen artean palan jolasteko, pelotan, futbolean… Eskaera horiek egiteko aukera egongo da irailaren 25a arte.