Aramaion bizi

Kirol elkarteak

Kurtzeta Gain plater jaurtiketa taldea.

Plater jaurtiketa saioak antolatzen dituzte urtean zehar eta txapelketa bereziak herriko jaietan, auzoetako jaietan…

Oilogor ehiza eta arrantza taldea.

Ehiza eta arrantza zaletuak biltzen dituen elkartea da.

Pilota elkartea.

Astero egiten dituzte pilota klaseak eta partidak. Horrez gain, San Martin pilota txapelketa antolatzen dute eta Arabako beste batzuetan ere lehiatzen dira.

Orixol mendi elkartea.

Urteari hasiera emateko Orixolera mendi irteera antolatzen dute eta, horrez gain, irailaren azken zapatuan Aitor Arana mendi martxa ere bai. Eta urtean zehar mendiarekin lotuta beste ekintza batzuk ere izaten dituzte: hitzaldiak, zinema emanaldiak… halaber, Arabako mendi federazioarekin batera, bazkideen kanpaina ere egiten dute urte hasieran.

Azpiko Racing taldea.

Irailean rallysprint-a antolatzen dute, Euskal Herriko txapelketan baliagarria.

Aramaixo Tropikala futbol sala taldea.

Arabako FAVAfutsal federazioko partaideak, Zilarrezko dibisioan jokatzen dute. Kiroldegian arteso etntrenatzen dute eta, hamabostean behin, Aramaion ligako partiduak izaten dituzte.

Informazio praktikoa