Kintelenaren etorkizunari buruzko batzar irekia martxoaren 29an

Arbel kooperatibakoek beheko mezuaren zabalkundea egiteko eskatu digute:

«Laster beteko dira 6 urte, Arbel Kooperatibak Kintelena janari-denda zabaldu zuenetik.

Momentu honetan, bultzada berri bat behar du proiektuak eta horregatik herriko talde, eragile eta norbanako guztiei luzatu nahi diegu deialdia. Aramaixo herri bizi bat izan dadin hain garrantzitsua den denda zabalik mantentzeko, denon inplikazioa behar dugu.

Batzar ireki bat antolatu dugu MARTXOAREN 29rako

18:00 SASTIÑAn.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan

Arbel Kooperatiba»