Katuko Muinoak taldeak irabazi du Kuadrilla Arteko Txapelketa

Zapatuan jokatu zen Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketako 2023ko finala. Talde gasteiztarrarekin batera, Aramaioko Izena Pentsau Bida eta Gasteizko Erraxala taldeak aritu ziren kantuan.

Egun polita igaro zuten Laudiora gerturatutakoek. Goizean bertso-poteoan aritu ziren bertsolariak Gorbeialdeko eta Gasteizko trikitilariek lagunduta. Ederto bazkaldu ostean, Intsixv taldeak alaitu zuen giroa alboka eta danbor soinuz. 17:00etan hasi zen finala.

Urtarrilean hasitako ibilbidea amaitu zuen beraz Kuadrilla Artekoak. Zapatuko egun handiaren aurretik 12 saio eta 3 finalaurrekoz gozatzeko aukera izan dute Arabako bertsozaleek. 12 talde aritu dira bat-batean; idatzizko modalitatea, 15.

Informazio zabalagoa: Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean eta Goienan

Aramaioko Izena Pentsau Bida taldeko partaideak. (Argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)