Kasatxo inguruan gertatutakoa salatuz

Aramaioko Udalak Kasatxo inguruan gertatutako asteburu honetako gertaerak salatu nahi ditu. Eraikin pribatuan egindako margoketek ez daukate zentzurik eta zentzu gutxiago daukate inguruko 8-9 zuhaitzei egindako kalteak.
Inguru horretako zuhaitzek 2019ko maiatzean ere antzerako eraso bat jasan zuten, nahiz eta oraingoan ez dakigun denak bizirik mantendu ahalko diren.
Orain dela 2 urte bezala, gertaera hau Ertzainetan salatu du Udalak eta Urkiolako parke naturalekoei eta Foru Aldundiari jakinarazi.

Argazki hauek erakusten dute gertatutakoa:

Albiste gehiago →