Karril bakarra Santi Kurtz inguruan obren ondorioz.
Santi Kurtz abadearen plazatik Pedro Inazio Barrutia kalera hartzeko bihurgunean dagoen burdin sarea apurtu egin zen eta herriko soldadore batek urgentziaz eta fabore bat eginez behin behinean guztiz soldatu zuen.
Gaur egun burdin sare horren modeloa lortzerik ez dagoenez, berria jarri eta horrek ekartzen duen obra zibila egingo da. Lan hau Escavaciones Arrasate S.L. enpresa egiten hasi da eta 3.502,95 euroko kostua izango du. Konponketa hau bi zatitan egingo da. Ondorioz, konponketa egin artean karril bakarra egongo da.