Kanpaina berezia: zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak? (2)
Une historiko bakoitzean ezarritako edertasunaren ideala lortzeak emakumeen hazkunde indibiduala oztopatu du, eta moda eta aldizkako kapritxo estetikoen eraginpean jarri ditu; gainera, haien gorputzaren eta osasunaren aurkako eraso fisikoak, autoestimu-maila txikiak eta frustrazio-maila handiak eragin dituzte.
Pentsa liteke moda iragankorra dela, irudiak komunikabideen bidez zabaltzearen emaitza, baina ez da horrela. Edertasun-kanonak historia bera existitzen denetik existitzen dira, eta kultura eta une historikoen arabera eboluzionatu eta aldatu dira. Historiaurretik eta aro klasikotik, Erdi Arotik, Aro modernotik eta garaikidetik aurrera, eredu estetikoak emakumeak zapaldu dituzten gorputzen kontrolerako mekanismoak baino ez dira izan. Unibertso patriarkal batean sortutako kapritxoak: gizonak sortzaileak izan dira, eta emakumeak sortuak; gizonak artistak eta emakumeak musak.
Edertasun-kanon «egokia» zein den inposatzea indarkeria matxista da.