Kaleko seinale berriak jarri dira
Pasa den astean, kaleko seinale ezberdinak jarri ziren, oinezkoei lehentasuna emateko eta aparkalekuak ondo antolatzeko.
Hauek dira egin ziren hobekuntzak:
- Herri sarrerako errotondan eta Nardeagako zati peatonalean argi jarri da oinezkoek dutela preferentzia, lurrean margotu den irudiarekin adierazita.
- Ibargoiako kontenedoreen inguruan marra horia margotu da, adierazteko inolaz ezin dela bertan aparkatu.
- Ostetako parkinean plaza bat kendu da, eskaera bati erantzunez, izan ere aparkaleku bakoitzeko espazioa nahiko txikia zen, eta gainera edukiontzira iristeko oso leku gutxi zegoelako.
Lan hauek bukatuta, txarto aparkatuta dauden kotxeak kontrolatzeko laster egingo du Aramaioko Udalak bilera Ertzaintzarekin, eta beste neurri batzuk hartzeko aukerak aztertuko dira.