Kaleko argiak itzaliko dira Gaba Baltza ospatzeko

Azaroaren 31n Gaba Baltza ospatuko denez, antolatzaileek kaleko argiak itzaltzeko eskaera luzatu dute. Horrela, 19:15ean Nardeaga kaleko argiak itzaliko dira eta behin Kultura Etxetik behera egingo den kalejira amaituta, plazara iristen denean, berriro piztuko dira dantza saioari hasiera emateko.

Hauxe izango da arratsaldeko egitaraua:

  • 17:00 – mozorro tailerra, Kultura Etxean. Etxetik arropa zaharrak ekartzea gomendatzen da. Ondoren kalea ere apainduko da.
  • 18:30 – ipuin kontalaria, Kultura Etxean. Aitor Vinagret-ek zuzenduko du saioa.
  • 19:15 – kalejira, kultur etxetik plazara. Ondoren, plazan dantza saioa egingo da. Eta bukatzeko Edabe magikoa eskainiko da.

Albiste gehiago →