Kaleko altzariak berritzen ari dira
Aramaioko udalak kontratatuta dituen bi peioiak ari dira Ibarrako toki ezberdinetan dauden altzariak berritzen. Esate baterako hainbat banku lixatu eta pintatu dira Pedro Ignazio Barrutia kalean, eliza aurrean eta laster berrituko dira Ibargoian kokatzen direnak ere.