Julio Galartaren erakusketa Sastiñan
Ostiralean inauguratuko da Julio Galartaren erakusketa Sastiñan. Arratsaldeko 7etan izango da ekitaldia eta ondoren irekiko da erakusketa. Datorren azaroaren 3a bitartean izango da irekita, honako ordutegian:
- astelehenetik ostiralera – 18:00-20:00
- zapatu eta domekak – 12:00 – 14:00
Julio Galartak margo lan asko egin zituen Aramaion eta bere kuadro askotan islatzen dira Aramaioko paisajeak, inguruak eta baita baserri asko ere. Horiek guztiak erakusten ditu erakusketa honek.