Julen Arriolabengoak “Ez jat garbatu” liburua argitaratu du

“Julian (1929-2019) herri batek nahitaezko dituen pertsonaia errepikaezin horietako bat zen.” Honelaxe deskribatzen du autoreak Julian Unzueta Etxebarria, honen memoriak jasotzen dituen liburuaren kontrazalean. 124 orritan, baserri lanak, politika, gerra zibila, errepresio eta gose urteak, etxeko gorabeherak, kargu publikoak… hainbat pasarte historiko jasotzen dira liburuan. Horiek guztiak dira, hain zuzen, gure herriaren memoria kolektiboa osatzen duten pasarteak. Julenek sarreran aipatzen duen bezala, “bizirik gaudenon betebeharra da jada hilik direnen testigantza ematea, euren sakrifizio eta lanak ez ditzan ilunak jan”.

Liburuaren izenburuari erreparatuta, “Ez jat garbatu”, sarritan Julianek esaten zuen esamoldea da, “damutu” esamoldeak ematen ez zion indarra emanez egoerari.

Liburua udaletxean eskuratu daiteke 10 eurotan, agortu arte.

 

Albiste gehiago