Jubilatuen jaia urriaren 31n ospatuko da

Urtero bezala artisau eta animalien azokarekin hasiko dugu eguna, eta jubilatuen bazkariarekin jarraituko dugu eguna.  Bertan herriko jubilatu guztiek eman dezakete izena. Horretarako, urtero bezala udaletxean edo auzo-alkateen bitartez erosi ahal izango dira txartelak. Txartelak zenbakia bat izaten dute eta bazkari bukaeran opari sorta bat zozketatzen da urtero. Hauek dira txartela erosteko balditzak:

  • Prezioa: 10 euro
  • Epea: urriak 21
  • Baldintza: 65 urtetik gora izatea

Bazkarira etortzeko laguntza behar duten adinekoak daudela kontuan hartuta, prezio berean, eta zozketarako aukerarik gabe, eskuragarri egongo dira txartelak.

Aurten, ezberdinen eskaerari erantzunez arratsaldean erromeria izango dugu herriko plazan.

Urriaren 31n ikusiko dugu elkar

Albiste gehiago →