Jubilatuen jaia urriaren 25ean ospatuko da
Urtero bezala artisau eta animalien azokarekin hasiko dugu eguna, eta jubilatuen bazkariarekin emango diogu amaiera. Bertan herriko jubilatu guztiek eman dezakete izena. Horretarako, urtero bezala udaletxean edo auzo-alkateen bitartez erosi ahal izango dira txartelak. Txartelak zenbakia bat izaten dute eta bazkari bukaeran opari sorta bat zozketatzen da urtero. Hauek dira txartela erosteko balditzak:
- Prezioa: 10 euro
- Epea: urriak 17
- Baldintza: 65 urtetik gora izatea
Bazkarira etortzeko laguntza behar duten adinekoak daudela kontuan hartuta, prezio berean, eta zozketarako aukerarik gabe, eskuragarri egongo dira txartelak.
Urriaren 25ean azokan edo bazkarian ikusiko dugu elkar
