Jubilatuen eguneko azoka: parte hartzeko deialdia

Jubilatuen eguna datorren urriaren 26an ospatuko da Aramaion. Eta ohikoa den bezala, herriko abeltzain eta artisauek aukera izango dute postua jartzeko.

Hori dela eta, udaletxean eman beharko da izena, datorren urriaren 15a baino lehen eta eskaeraren xehetasunak azaldu: neurriak, produktua/k eta abar.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo udaletxera zuzenean: 945445016

Albiste gehiago