Jubilatuen eguna dela eta, zirkulazioa moztuko da bide batzuetan

Zapatuan, urriaren 30ean Jubilatuen Eguneko azoka dela eta, zirkulazioa moztuko da Aramaioko bide batzuetan, barikuan eta zapatuan.

Hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

Ostirala, urriak 29:

  • Goizean zehar Nardeaga 20tik behera postu batzuk jarriko dira baina garaje eta atarietako sarrera-irteerak libre utziko dira.
  • Trafikoa zabalik egongo da.
  • Nardeaga 32tik 33ra trafikoa moztuta egongo da errepidean animalientzako hesiak montatuko direlako.
  • 19:30-20:00ak bitartean gaba baltza ospatzeko kalejira bat egingo da parketik plazaraino eta ibilbide horretan baimenduta ez dagoen lekuetan ezin dela aparkatu gogoratzen

Zapatua, urriak 30:

Goizeko 8:00tan Nardeaga 30tik behera eta Pedro Ignacio Barrutia 7-9an beste postu batzuk jarriko dira eta bertako aparkalekuak libre egon beharko dira.

Gainera, trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian.

Albiste gehiago →