Jubilatuen eguna dela-eta, zirkulazioa moztuko da bide batzuetan
Zapatuan, urriaren 26an, Jubilatuen Eguneko azoka dela-eta, zirkulazioa moztuko da Aramaioko bide batzuetan, barikuan eta zapatuan.
Hauek dira kontuan hartu beharrekoak:
Ostirala, urriak 25, 15:00etatik aurrera:
- Nardeaga 30tik behera postu batzuk jarriko dira, baina garaje eta atarietako sarrera-irteerak libre utziko dira.
- Trafikoa zabalik egongo da.
- Nardeaga 32tik 33ra trafikoa moztuta egongo da errepidean animalientzako hesiak jarriko direlako.
Zapatua, urriak 26:
Trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian.
Testua elebidun hemen