Jubilatuen eguna dela-eta, zirkulazioa moztuko da bide batzuetan

Zapatuan, urriaren 28an, Jubilatuen Eguneko azoka dela-eta, zirkulazioa moztuko da Aramaioko bide batzuetan, barikuan eta zapatuan.

Hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

Ostirala, urriak 27:

  • Eguerdian Nardeaga 20tik behera postu batzuk jarriko dira, baina garaje eta atarietako sarrera-irteerak libre utziko dira.
  • Trafikoa zabalik egongo da.
  • Nardeaga 32tik 33ra trafikoa moztuta egongo da errepidean animalientzako hesiak jarriko direlako.

Zapatua, urriak 28:

Goizeko 8:00etan Nardeaga 30etik behera eta Pedro Ignacio Barrutia 7-9an beste postu batzuk jarriko dira, eta bertako aparkalekuak libre egon beharko dute.

Gainera, trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian.