Jubilatuen eguna dela eta, zirkulazioa moztuko da bide batzuetan

Zapatuan, urriaren 29an Jubilatuen Eguneko azoka dela eta, zirkulazioa moztuko da Aramaioko bide batzuetan, barikuan eta zapatuan.

Hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

Ostirala, urriak 28:

  • Eguerdian Nardeaga 20tik behera postu batzuk jarriko dira baina garaje eta atarietako sarrera-irteerak libre utziko dira.
  • Trafikoa zabalik egongo da.
  • Nardeaga 32tik 33ra trafikoa moztuta egongo da errepidean animalientzako hesiak montatuko direlako.

Zapatua, urriak 29:

Goizeko 8:00tan Nardeaga 30tik behera eta Pedro Ignacio Barrutia 7-9an beste postu batzuk jarriko dira eta bertako aparkalekuak libre egon beharko dira.

Gainera, trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian.

Albiste gehiago →