Jubilatuek egindako eskulanen erakusketa Sastiñan irekiko da zapatuan

Alaiak jubilatuen elkarteak eta Aramaioko Udalak antolatu duten eskulanen erakusketa zapatuan inauguratuko da, eguerdiko 12:00etan.
Sastiñan irekiko da eta honako ordutegian ere irekita mantenduko da:

Ordutegia:

  • Inaugurazioa: uztailak 3, 12:00etan.

Erakusketaren ordutegia:

  • Uztailak 3: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
  • Uztailak 4: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
  • Uztailak 5: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
  • Uztailak 9: 18:00-20:00.
  • Uztailak 10: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.

Bertan ikusgai izango dira herriko 17 jubilatuk eginiko lanak eta denetarik izango da ikusgai: margoak, egurrez eta kristalez eginiko lanak, argazkiak…

Albiste gehiago →