Juanjo Alvarezen hitzaldia ostegunean

Datorren urriaren 26an, ostegunean, Juan José Álvarezek “La Singularidad de nuestro Derecho Vasco”  hitzaldia emango du arratsaldeko 6etan, Kultur Etxean, Alaiak Elkarteak antolatuta. UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da Alvarez, bai eta Bergarako UNED eta MATIA fundazioko kidea eta Laboral Kutxakoko Kontseilu Errektoreko kontseilaria ere.

Juanjo Alvarezek gure eskubide hau, honela ulertzen du:

“Lege altxor bat dugu, mimatu, kontserbatu eta eguneratu beharrekoa. Gure arau-sistema askatasun zibilean oinarritzen da, pertsonei beren bizitzaren, ondarearen eta oinordetzaren gainean askatasunez ordenatzeko aukera  ematean.

Oinordetzen arauketa espezifiko hori, familia-ondareei (baserria, lantegi txikia edo familia-ondare txikia izan) tratamendu berezia emateko beharrari erantzuten saiatuz, oso desberdina da Espainiako Zuzenbide komunak ezartzen duen araubide zorrotz eta zurrunarekiko.

Beharrezkoa da gure euskal legeak familiaren eta herentzien arloan duen irismena ezagutzea, konponbide malguak eta arinak eskaintzen dituelako, eta herentziazko gatazkak saihesteko aukera ematen dutelako.”

Hitzaldia eta gero pintxo pote txiki bat izango da Alaiak-eko lokalean.