«Juana» liburuaren aurkezpena ostiralean
Jon Artano idazleak Juana liburuari buruzko hizketaldia eskainiko du, ikus-entzunezko batez lagundua, ostiralean, maiatzaren 24an, 18:00etatik aurrera kultur etxean.
Juana da liburu honetako protagonista: Juana Perea Plata, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsitako euskal familia batean jaiotako ardi beltza, legendazko emakume bat. Nerabetan etxetik alde egin zuen abentura bila Karibera. Urpekaria izan zen, marinela izan zen, pirata izan zen… beti ezarritako arauak hautsiz, mugak zeharkatuz, zoriontasunaren atzetik. 2020ko urriaren 29an parte txarreko gizon batzuek erail zuten arte.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok.