Janari asko jaso da Aramaion be Zaporeak egitasmoaren barruan
Pasa den astean egin zen Aramaion (Kintelenan) janari bilketa Zaporeak entitateak antolatuta. Bi egunetan hainbat janari bildu da eta, Aramaiokoa Gipuzkoan egin den bilketara bideratu da.
Jasotako elikagaiak Lesbos-eko errefuxiatuen kanpamentura bideratuko dira, izan ere bertan bizi da gaur egun 12.000 pertsona inguru, Moriako suteen ondoren bertara eraman zituztenak.
Elkarteak adierazi bezala, elikagaiak Greziara garraiatzeko gutxienez astebete beharko da. Eta ondoren egingo da janari banaketa.
Datuei erreparatuta, Gipuzkoan bakarrik 100.000 kilo jaso dira eta horrek esan nahi du bertan bizi direnek laupabost hilabetetarako janaria izango dutela
Elkarteak bereziki eskertu nahi du aramaioarren iniziatiba, errefuxiatutakoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko balioko baitu.
Albiste gehiago →