Jaietarako lelo lehiaketa martxan da!
Ireki da San Martin jaiak iragartzeko lelo proposamena aurkezteko epea eta aukera egongo da apirilaren 10a bitartean.
Sari bakarra emango da, 100 eurokoa.
Talde edo norbanako bakoitzak hiru lelo aurkeztu ahalko ditu gehienez. Lelo irabazlea jaietako zapietan erabiliko da, bai eta beste euskarri batzuetan ere.
Xehetasun guztiak kartelean kontsultatu daitezke.
