2020-San Martin jaiak Kartel lehiaketa (2)

Egoera berezia bizi badugu ere, ondorengo hilabeteotan normaltasunera bueltatzea espero dugu eta, nahiz eta oraindik ezin dugun ezer ziurtatu, ea aurtengo San Martinak giro normalizatuan ospatzen ditugun.

Hori horrela, jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Aramaioko Udalak.

Hiru kategoria bereiztuko dira: umeak, helduak eta nagusiak. Pertsona bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Epea, datorren maiatzaren 4an bukatuko da. Printzipioz udaletxean aurkeztu beharko dira, baina egoera berezi honek aldaketaren bat eragiten badu, jakinaraziko zaizue.

Ea, animatu eta hasi zuen kartela diseinatzen!

Oinarriak kontsultatzeko, egin klik kartelaren gainean.

Albiste gehiago →