Jaietako inkestaren emaitzak

San Martin jaietako egitarauari buruzko inkesta zabaldu genuen duela aste batzuk. 42 lagunek erantzun duzue, eta beheko lerrootan, jasotako erantzunen berri eman nahi dugu labur-labur:

Kartel lehiaketari eutsi nahi dio gehiengoak; parte-hartzea indartzeko ideia batzuk jaso ditugu. Oro har, erromeria eta kontzertuetarako talde proposamen ugari ditugu; aurrekontu eta taldeen disponibilidadeen arabera kontratatuko dira taldeak. Jaietako zapi berriak egiteko proposamenak jaso ditugu, bestalde.

Ostiraleko programazioari dagokionez, tortilla txapelketa eta txupinazoa bere horretan mantentzearen aldekoa izan da iritzi orokortua. Pregoia emateko proposamen batzuk jaso ditugu.

Larunbatean, umeentzako ekintzen artean, jolasak izatea bozkatu du gehiengoak. Arratsalderako askotariko ekintzak proposatu dira: ur jolasak, kontzertua parkean, kirol ekintzaren bat, pilota partiduak… Zerbait gehitzekotan, hauexek atera dira: nerabeentzat ekintzaren bat, umeentzako ekintzak, bertso saioa, diskofesta eta bestelakoak.

Igandeko programan, herri kirolak eta parrillada mantentzea eskatu du gehiengoak, bai eta 20:30ean, dantza plaza programatzea. Domekarako beste proposamen hauek ere bildu ditugu: auzoen arteko pikea, dantza plaza eta bertso pilota.

Astelehen arratsalderako kalez kale musika izatea eskatu dute inkesta erantzun duten gehienek eta afal osterako monologo bat. Herri afariaren osterako hainbat elektrotxaranga proposatu dira, baita hainbat DJ ere.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!