Jaietako inkestaren emaitzak

San Martin jaietako egitarauari buruzko inkesta zabaldu genuen otsaila hasieran. 24 lagunek erantzun duzue, eta beheko lerrootan, jasotako erantzunen berri eman nahi dugu labur-labur:

2026ko programan bi aldaketa nagusi proposatu dira; alde batetik, egun bakarrean kontzertuak ekartzearen galdera egin genuen, hau da ostiralea kontzertuak eta larunbatean erromeria. 17 lagunek baiezkoa eman diote proposamen honi. Oro har, erromeria eta kontzertuetarako talde proposamen ugari ditugu; aurrekontu eta taldeen disponibilidadeen arabera kontratatuko dira taldeak. Besteik, tanborradagatik ere galdetu genuen, 7 pertsona parte hartzearen aldekoak dira, 13k ez dute parte hartuko eta bestelako erantzunak ere egon dira. Dena den, ideiarekin aurrera jarraituko da eta gaia lantzeko bilera egingo da martxoaren 11n, 17:00etan. Proposamena, tanborrada astelehenean egitea da, afariaren aurretik.

Ostiraleko programazioari dagokionez, txupinazoa bere horretan mantentzearen aldekoa izan da iritzi orokortua. Pregoia emateko proposamen batzuk ere jaso ditugu ere.

Larunbat arratsalderako askotariko ekintzak proposatu dira, baita gaueko erromeriarako ere.

Igandeko programan, dantza plazarako ere, hainbat talde proposatu dira. Domekarako beste proposamen hauek ere bildu ditugu: kebapadie, karaokea, kaleko antzerkia…

Astelehenean,  afal osterako elektrotxaranga proposamenak jaso dira, baita afal osteko DJerako ere.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!

Albiste gehiago →