IVAPek autoprestakuntza ataria bultzatu du
Etxetik telelana egiten ari diren pertsonei zuzenduta, esteka honetan eduki informatiboak daude etxetik lan egiten laguntzeko. Edonork izango du aukera sartu eta edukia partekatzeko.
http://autoprestakuntza.euskadi.eus/course/view.php?id=820
IVAPek antolatzen duen ikastaro honen helburua da telelangileei prestakuntza ematea telelanaren bidezko jarduera eraginkorra izan dadin. Hauxe da edukia:
- Lanpostuan osasuna nola zaindu eta lan-arriskuen prebentzioa nola gauzatu
- Datu pertsonalak nola babestu
- Helburuak nola idatzi, kudeatu eta ebaluatu, bai eta adierazleak eta espero diren emaitzak nola prestatu