Itur Zuri emakume taldeak Gipuzkoako kostaldera irteera antolatu du
Datorren irailaren 21ean joango dira Zestoa eta Mutrikura. Lili Jauregian bisita antzeztuaz disfrutatu eta gero, Ekain Berri museoa bisitatuko da eta eguna borobiltzeko Mutrikun bazkaria ere egingo dute.
Prezioa:
- Bazkideak: 50 euro
- Bazkide ez direnak: 55 euro.
Interesa dutenek, izena eman beharko dute irailaren 16a baino lehen, honako telefono batera deituta: 685 721 223 edo helbide honetan: iturzuri@gmail.com