Itur Zuri emakume elkarteak bazkaria eta zine-kafea antolatu du martxoaren 8rako
Itur Zuri emakume elkarteak bazkaria antolatu du Martxoak 8 eguneko ekintzen artean. Jubilatuen lokalean izango da, 15:00etan.
Bazkarirako bi aukera egongo dira:
- Menua: paella, sahieskia eta postrea, edaria eta kafea: 25 €
- Zuk in zuk jan
Izena emateko azken eguna martxoaren 3a izango da.
Eguna borobiltzeko, arratsaldez zine-kafea egongo da, “Mamífera” filmarekin.
Goizean zehar bestelako ekintzak ere egongo dira, aurrerago zehaztuko direnak!
