Istripuak eta ezustekoak saihesteko zirkulazio-arauak

Zirkulazio arauak

Oso begi bistakoa bada ere, sarritan ahaztu egiten zaigu nondik paseatu behar dugun edota nondik gidatu behar dugun bizikleta.

Eguraldi onarekin jende asko atera da auzoz-auzo pasioan eta baita bizikletan ere. Batzuetan sortu diren nahasmenak ikusita, egokitzat jo dugu oinarrizkoak diren zirkulazio arauak gogoraraztea:

  • Oinezkoek: ezkerretik ibili behar dute.
  • Ibilgailu eta bizikletak: eskumatik.

Elkar bizitzarako denok errespetatu behar ditugun arauak dira!

Albiste gehiago →