«Iraunkortasunari Hamaika Begirada» ekimena Aramaion

IRAUNKORTASUNARI HAMAIKA BEGIRADA, Aramaion maiatzaren 20tik 26ra

Aramaioko udalak Debagoiena 2030rekin elkarlanean ari da eskualde mailan iraunkortasun irizpideetan oinarritutako eredua landu eta bultzatzeko, eskualdeko gainontzeko udalekin batera.

Erronka honen baitan arlo ezberdinak aztertzeko lanketa bideratzen ari da, besteak beste, energia, mugikortasuna, larrialdi klimatikoa, etab.

Testuinguru honetan, Aramaioko udalak “Iraunkortasunari hamaika begirada” izeneko ekimenean parte hartuko du. Ekimen honen baitan, ondoren zehazten diren ekintza eta zerbitzu ezberdinak eskainiko dira:

  1. Energiaren inguruko tokiko alternatibei buruzko ERAKUSKETA

Noiz: Maiatzaren 20tik 26ra

Non: Sastiñan

Ordutegia:  10:00-14:00 / 17:00-20:00

  1. Erakusketa azaltzeko BISITA GIDATUA

Noiz: Maiatzak 21

Non: Sastiñan

Ordutegia:  18.30tan

  1. ENERGIA FAKTURAREN INGURUKO AZTERKETA, Goienerren eskutik

 Zer da?: Etxeko argindarreko faktura egokitu eta optimizatzeko aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua eskainiko da.

Noiz: Maiatzak 24

Non: Udaletxeko pleno aretoan

Ordutegia:  10.00h-13.00h / 17.00h-20.00h

         Ohar garrantzitsuak:

  • Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da (pertsona bakoitzari gutxi gorabeherako 30minutuko tartea erreserbatuko da)
  • Ezinbestekoa da etxeko argindar fakturak ekartzea
  • Izena emateko: 699990049 / ingurumena@gorbeialdea.eus

 

Animatu eta parte hartu!

Albiste gehiago →