Irakurle kluba eta zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Gogoratu datorren ikasturtean zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa egiteko aukera izango dela Aramaion. Irailetik azarora izango dira saioak, astelehenetan, 18:30etik 20:00etara, udaletxeko pleno aretoan. berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidera idatzita eman ahal da izena eta horretarako azken eguna irailaren 8 da.

Horrez gainera, Irakurle Klubak ikasturte berriari ekingo dio. Hilabetean behin biltzen dira taldeko kideak 18:00etatik 20:00etara KZ gelan irakurritako liburua komentatzeko. Taldekide berriak ongietorriak dira, noski. Interesik izanez gero, idatzi irailaren 11 baino lehen helbide honetara: berdintasuna@gorbeialdea.eus.