Irakurle kluba: eman izena!

Badira urte batzuk Aramaiko Berdintasun Zerbitzuak Irakurketa Klub Feminista martxan jarri zuela. Nahiz eta talde iraunkor bat mantendu, interesa duen edozein emakume parte hartzera animatu nahi dugu.

Irakurle Kluba hilabetean behin biltzen da 18:00etatik 20:00etara KZ gelan irakurritako liburua komentatzeko. Talde dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal da, Skolastikako empresa feministako kidea.

Salonisten eta historian zehar literaturan informazio-, ezagutza-, entretenimendu-, sormen-, ahalduntze- eta sororitate-iturri izan diren beste emakume askoren ondareari berriro heltzeko ahalegina egiten dugu Irakurle Klubean. Gure artean egoteko gunea da, gure historia, ondarea eta ondare literarioa ezagutzeko lekua, non ikasi, partekatu, hausnartu eta ahaldundu gaitezkeen izaki sortzaile, eskuzabal eta erresiliente gisa.

Aramaiko Berdintasun Zerbitzua