Irakurle klub feminista: urtarrilaren 20an

Oraingoan «Esnearen kolorekoa» izenburuko liburua da proposamena eta irakurri ondoren solasaldia egingo da urtarrilaren 20an, arratsaldeko 6etatik aurrera kultura etxean.

Animatu eta eskatu liburua liburutegian bertan! Dagoeneko aukera duzu bertan hartzeko, maileguan.

Esnearen kolorekoa

Nell Leyshon da idazlea eta 1830eko Ingalaterran kokatzen da istorioa. Maryk, ernegazio zaharrak trenputxartu duen baserritar baten alaba gazteenak, esnearen kolorekoa du ilea, eta jaiotzez akasduna hanka bat. Aitonaren ondoan sendatzen ditu Maryk, tarteka, lanez eta errietaz gainezkako bizimoduaren zauriak.

Halako batean, ordea, bikarioaren emazte elbarritua zaintzera bidaltzen du aitak, eta bizimodu berri horretan ezagutuko ditu Maryk bizitzaren hainbat alderdi berri. Eta berrikuntza guztietan buru, han ikasiko du irakurtzen eta idazten.

Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Laia Eskolaren ekimena da feminismoa eta irakurketa batzen dituen kluba.

Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak proposatutako liburuak komentatzen dira eta, literaturarekin gozatzearekin batera, feminismoan sakontzeko ere balio du.

Klubean parte hartzeko izena 945-43 01 67 telefono zenbakian edo berdintasuna@gorbeialdea. eus helbidean eman daiteke.

Albiste gehiago →