Irakurle klub feminista urrian hasiko da

Irakurle klub feministak pasa den ikasturtean izan zuen ibilbidea positiboa izan zen eta horrregatik aurten ere martxan izango da. Euskarazkoa Aramaion egingo da eta urriaren 14an hasiko da. Ordutegia: 18:00-20:00

Bertan parte hartzeko izena eman behar da telefono honetan: 945430167 edo berdintasuna@gorbeialdea. eus helbidean.

Ikasturteko lehenengo liburua Najat El Hachmi-ren Azken patriarka izango da, eta liburutegian eskuratu ahal izango da. Programatuko dituzten beste liburu batzuk izango dira Miren Amurizaren Basa eta Kattalin Minerren Moio. Gordetzea ezinezkoa zen.

Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak proposatutako liburuak komentatu eta, literaturarekin gozatzearekin batera, feminismoan sakontzeko aukera izango da klub honetan.

 

Albiste gehiago →