Irakurle klub feminista urrian hasiko da berriro

Aramaioko irakurle klub feminista urriaren 5ean jarriko da berriro martxan eta hilean behin elkartuko da, bigarren astelehenetan.

Literatura eta feminismoaz gozatzea helburu

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.

Gure irakurketak partekatzeko hilabetean behin bi orduz elkartuko gara, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.

Noiz eta nola

  • Euskarazko klubaren lehen saioa: urriaren 5ean
  • Ordua:  18:00etan,
  • Non: Aramaioko Kultura Etxean
  • Zenbatero: hilabetean behin, 2. astelehenetan.
  • Nola: egoerak ahalbidetzen badu presentziala izango da.
  • Izen-ematea:  irekita plazak bete arte!
    • Kontaktua: 680.33.78.70 /berdintasuna@gorbeialdea.eus

Albiste gehiago →