Irakurketa Klub Feminista: saio irekia!

Aramaixoko Irakurketa Klub Feministaren urteko azken saioa berezia izango da: Miren Amurizak “Pleibak” liburua, aurkeztuko digu.

🗓 Ekainaren 1ean

🕕 18:00etan

📍 Sastiñan

Literatura eta pentsamendu feminista uztartzen duen espazio irekia eta kolektiboa sortu nahi dugu. Emakumez* inguratuta euskaraz irakurri, hausnartu eta partekatzeko gune bat.

Ez da beharrezkoa aurretik klubeko partaidea izatea, saioa irekia da eta parte hartzea librea! Animatu eta zatoz!

📩 Informazio gehiago: berdintasuna@gorbeialdea.eus

Albiste gehiago →