Irailetik aurrera euskara ikastera animatzen zara?
Urtero moduan, Udalak eta Debagoieneko AEK-k, elkarlanean, Aramaion euskara ikasteko aukera zabalduko dute, ikasturte berriarekin batera.
2025-2026 ikasturtean hiru talde izan ditugu martxan, eta datorren urtean laugarren bat martxan jartzen ere saiatuko gara: Orain arteko “Gure euskara hobetzen”, mintzapraktika / B2 maila eta A1 mailako taldeekin jarraitzearekin batera, C1 maila lortzeko beste talde bat ere sortu nahi dugu.
Horrez gain, euskara ikasleek jaietako pregoian eskatu zuten bezala, herritarrok beraiekin eta edozeinekin euskara erabiltzera animatzen zaituztegu.
Informazio gehiago nahi duenak, idatzi mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera.
