Irailetik abendura elkarrizketatzaileak arituko dira Eusko Jaurlaritzaren inkesta bat pasatzen
EAEko 157 udaletako atari jakin batzuetan egingo da Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta. Datuak modu presentzialean bildu behar dira, hori dela eta, Ikertalde enpresako agente elkarrizketatzaileak, behar bezala identifikatuta, hautatutako atarietara joango dira eta bertan bizi direnekin harremanetan jarriko dira inkestan eskatutako informazioa jasotzeko. Informazio bilketa 2023ko irailaren 15ean hasi eta abenduaren 22an amaituko da. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoa da inkesta antolatu duena.
Inkestari buruzko informazio guztia eta aurreko edizioetan lortutako emaitzak Internet bidez eskura daitezke, helbide honetan www.euskadi.eus/eei.