Irailaren 28an egingo da Aitor Arana mendi martxa

Aurten ere Aitor Aranaren omenezko mendi martxa antolatuko du Orixol mendi elkarteak. Aurtengoa XXIII. edizioa izango da. Irailaren 28an antolatuko da eta izen ematea egunean bertan eman ahalko da. Ibilbideari dagokionez bi izango dira; luzea eta motza.

Bi ibilbideen hasiera berdina izango da. Hasiera horretan, Ibarratik Teilamendi igoko da, (Lurgorri inguratuz), Zabalandin hornidura postua, Orixol igo eta Kurtzetan hornidura.
Ibilbide laburrekoak zuzenean jaitsiko dira Ibarrara eta luzekoek Durakogain, Ganboralde eta Asentsio ateatuko dituzte, Azkoagatik bueltan Ibarrara jaisteko.

 Hona hemen xehetasunak:

LABURRA
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aitor-arana-2019-motza-39392516

LUZEA
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aitor-arana-2019-luzie-39392467

Aurtengoan gainera, inskripzioarekin (8€) Orixol MEko kamiseta tekniko berriak banatuko dira. Hiru kolore daude aukeran (larroxa, urdina eta berdea) eta S, M, L eta XL tallak. Azkar ibili izena
materako orduan, hauek agortu baino lehen.

Albiste gehiago →