Irailaren 12ko rallysprinta
Urtero bezala, aurten be Aramaioko rallysprint-a jokatuko da, datorren zapatuan, irailaren 12an izango da.
Pandemia egoeran egonda zalantza eta beldur asko daude baina Azpikorazing elkarteak, antolatzaileek, eta rallyena arduratzen den Euskadiko Federazioarekin gaia aztertu ostean egoera honetara egokitutako neurriekin aurrera egitea erabaki da.
“Normalitate berrian” sartu ginenetik beste rally batzuk egin dira EAEn eta Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak ziurtatu du oso ondo betetzen dituztela egoera berri honek eskatzen dituen neurriak, ez da inongo arazorik egon beste herri batzuetan jokatuko rallyetan. Gainera Eusko Jaurlaritzako Kirol Sailak rallyak egiten jarraitzeko animatu ditu bai federazioa eta baita antolatzaileak.
Aramaioko rallysprint-ari begira hartu diren neurri berezi nagusiak hauek izango dira:
- Ibarran Kiroldegi ingurua bakarrik erabiliko da egiaztapenak egiteko.
- Kotxeen asistentziak (beste urteetan Pedro Inazio Barrutia kalean egoten zirenak) Errotabarri ingurura eramango dira.
- Publikoari itxita egongo dira bi gune hauek.
- Sari ematea ez da publikoa izango.
- Karreraren ibilbidean etengabe federazioko arduradunek ikusleek neurriak betetzen dituztela ziurtatuko dute.
- Ertzaintzarekin segurtasuna indartuko da batez ere karrera hasi aurretik eta ostean.
- Ibarran tabernariei laguntza eskainiko zaie, elkarlanean jende pilaketak eta arau-hausteak ekiditeko.
Zirkulazioari dagokionez:
- Karrerako ibilbidea beste urte batzuetako berdina izango da eta antolatzaileek beti bezala eragiten dien auzo eta etxeei beharrezko informazioa eman diete.
- Aurten Ibarran EZ DA BIDERIK ITXIKO eta kenduko diren aparkamenduak kiroldegikoak izango dira bakarrik.
Edozein herritarrek edozein zalantza izango balu rallyaren inguruan, antolatzaileekin edota Udalarekin jartzeko harremanetan. Zentzunarekin eta beharrezko neurri denekin gauza ezberdinak antolatzen ari gara bai Aramaion zein beste herri batzuetan eta denon artean egoera honi, arlo guztietan, segurtasunarekin egokitzeko bideak aurkitzen jarraitu beharra ikusten du Udalak.