Ipurtotzeko lur jauzia

Urtarrilean Ipurtotz ondoko zelai baten lur jauzi handi bat egon zen, Arriola eta Arrikoitiko arteko errepidetik 150 metro ingurura geratu zena. Ordutik, instituzio ezberdinen ateak jo ditugu arazo larri honi irtenbidea eman nahian

Udaletik URA eta dagokien instituzioei lehenbailehen zerbait erantzun eta egin dezatela eskatzen diegu, beraiek baitira aktuazioak zehazteko eskumena dutenak eta baliabideak hauek gauzatzeko.

Bitartean, debekatuta dago, dagoen arriskuarengatik, lur jauzi hori gertatu den azpiko pistetatik ibiltzea.

Informazio gehiago hemen

Albiste gehiago →